Laburbirak euskarazko zortzi film labur proiektatuko ditu Oihanederren
XVIII. edizioa zortzi lanekin helduko da Arabako hiriburura, asteazkenean, hilaren 19an. Emanaldiak iraungo dituen 72 minututan ikusleak gorrotoa, barrea, beldurra, jakinmina eta nazka bizitzeko aukera izango du 'Nigandik', 'Aterpean Ateri' eta sarituak izan diren 'Agur' eta 'Babarrun Txapelketa' zintekin, besteak beste