GOIAN BEGO
Juan Luis Arrizabalaga Zarraonaindia jauna
Rosi Zubietaren alarguna
Galdakaon hil zan, 2024ko maiatzaren 16an, 84 urte ebazala, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren.
Bere seme-alabak, Ander eta Joana, Gaizka eta Arantza, Kepa eta Esti; ilobak, Eider, Iraia, Amets, June, Malen, Jare eta Aitor; arrebak, Laura eta Iluminada; eta beste senide guztiak.
Bizitza ez da beti jai,
Zu joaterik ez gendun nahi,
Beti maitakor zein alai,
Atseden hartu aita lasai.
HILETA MEZA: BIHAR, zapatua, maitzak 18, arratsaldeko BOSTETAN (17:00), Ibarrangeluko Andres Apostol Deunaren eliz-parrokian.