GOIAN BEGO
Jose Ramón Duce Alba jauna
Berangon hil zen 2026ko maiatzaren, 74 urte zituela.
Algortako Hezetasuna auzoan jaio zen. Berangora lanak ekarri zuen, Alconzako langilea izan baitzen berrogei urtez baino gehiagoz. Maitasuna ere Berangon aurkitu zuen: Koro Etxebarria, bere bizitzako bidelaguna. Korok alboan eusten izan du, bere azken uneraino, eta ondoan bere hiru alabak izan ditu: Irantzu, Lur eta Baikune. Jagoba eta Juan ere, semetzat izan dituenak, bere euskarri izan dira; eta bere lau bilobak Lierni, Maialen, Laia eta Peru bere altxor eta bizipoza.
Ezin ahaztu bere beste senide asko, Jose Luis, Victor eta Pili anai-arrebak, koinatak eta ilobak.
Hitz gutxiko gizona, xumea eta Athleticzale sutsua, bizitzak jarritako oztopoei aurre egin die beti adorez.
Etxean eta etxekoen maitasunez inguratuta agur esan digu.
Maitasunez hazi eta hezi gaituzu, eskerrik asko!
HIL ELIZKIZUNA: ASTEAZKENA, hilak 20, arratsaldeko 19:00etan, Berangoko Santo Domingo de Guzman elizan.
HIL BEILA: GAUR, astelehena, hilak 18, arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara, Algortako Enalta-Sarria belatokian.